Vulcanoko jokalariek Milanen jokatuko dute

Joseba Derteano 2017ko eka. 14a, 14:53

Otxandioko Vulcano taldean dabiltzan edo aritu diren 14 lagunek Milanen emango dute asteburua. Taldeko entrenatzailea, Alessandro Ruta, italiarra da eta haren bitartez antolatu dute bidaia.

Bihar Milan eta Inter de Milan taldeek jokatzen duten futbol-zelaira bisita gidatua egingo dute, eta zapatuan Milaneko futbol 7ko talde baten kontra jokatuko dute. “Hemen egindako kopa bat eramango dugu partidua irabazten duenari emateko”, adierazi du Vulcanoko jokalari Javi Axpek. “Ilusioa” egiten dien bidaia dela dio eta unea bizitzeko “desiatzen” dagoela. “Vulcanoren ekipazioa eramango dugu. Familia argazki bategaz Otxandioko futbol taldeak Italian jokatutako unea hilezkortu gura dugu”.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!