Konpost gune berria behar den aztertzen dabiltza Otxandion

Joseba Derteano 2017ko eka. 6a, 10:52

Auzo konposterako hainbat gune nahiko beteta daudenez, gune berri bat behar den aztertzen dabiltza Herri-olako Zero Zabor taldeko kideak.

Mañerrotakoa da nahiko arin betetzen den guneetako bat. Bestalde, Jaurlaritzatik 40 bat mila euroko laguntza jaso dute. Zati bat birringailua erosteko erabiliko dute. Adarrak xehatuz, konposterako materiala egiten da.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!