Sarrera doakoa da, eta abesbatza bakoitzak bost abesti eskainiko ditu. Euskaraz Boga Boga abestiak eta latinez Verdiren konposizioek osatuko dute, besteak beste, emanaldiko errepertorioa. Azkenean abesbatzak denek Agur Jaunak abestuko dute elkarregaz