Haritzak zergatik moztu diren esango du Aldundiak

Joseba Derteano 2017ko mai. 19a, 09:30

Bizkaiko Aldundiko Txomin Diaz eta Carlos Uriagereka teknikariek hitzaldia eskainiko dute gaur, 19:00etan, kultur etxean.

Mendi publikoetan basogintzari buruz dituzten irizpideak azalduko dituzte. Tartean, azkenengo egur-sortak egiteko Olazar inguruan bota dituzten haritz amerikarren gaineko azalpenak emango dituzte. Izan ere, udaletxean kexa bat izan da 30 bat metroko lau haritz bota izanagatik. Udal ordezkariak ados daude Aldundiaren irizpideekin, eta herritarrek haien ahotik jakitea gura dute. Ez direla autoktonoak, inguruan kimu berriak dituztela eta inguruko umedadearen ondorioz jausteko arriskua dutela dira arrazoiak.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!