Gaztetxoek eskatutako tirolina prest Mainondon

Joseba Derteano 2017ko mai. 9a, 11:11

Mainondon gaztetxoentzako tirolina berri bat erabilgarri dago. Herri-ola egitasmotik landu duten gaia da, eta udalak gauzatu du.

Iaz herrian zeren falta sumatzen zuten galdetu zieten Otxandioko umeei, eta sarritan errepikatu zen erantzunetako bat tirolina izan zen. Mainondoko eskola ingurua —frontoiaren aurreko aldea— oinezkoentzako gunea da. Duela hilabete batzuk Hezkuntza komunitateak (irakasleek, ikasleek…) erabaki horixe hartu zuen.

Gaztetxoei egindako galdeketatik azaleratutako beste beharrizan bat material naturalekin egindako jolasgunea da. Bolalekuaren pareko parketxoan jarri gura dute, eta arduradunak hainbat aurrekontu aztertzen dabiltza.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!