Luhartzen erromeria biharko Udaberri jaian

Joseba Derteano 2017ko apirilaren 21a

Hainbat urtetako ohiturari eutsiz, Otxandioko tabernariek Udaberri Jaia antolatuko dute zapatuan. Hainbat ekintza izango dira eguerditik gauera.

Otxandioko pilota eskolak gaztetxoen pilota partiduak antolatuko ditu 13:00etan, plazako pilotaleku irekian. Ostean, arratsaldean zehar, 17.00etatik 20:00etara, umeen puzgarriak jarriko dituzte udaletxe pareko plazan. Iluntzean musika izango da protagonista, Iurretako Luhartz taldearen erromeriagaz. 20:00etatik 21:30era eskainiko dute lehenengo saioa. Ondoren, 23:30ean, berriro itzuliko dira eszenatokira erromeriagaz jarraitzeko.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!