Otxandion gaur batuko dira tabernari, ostalari eta udal ordezkariak ertzainekin

Anboto 2017ko urt. 30a, 09:54

Lapurreten aurrean zer egin daitekeen eztabaidatuko dute gaur, 20:00etan, kultur etxean.

Iaz herriko taberna eta dendetan lapurreta asko izan ziren. Horren aurrean, ertzainak, herriko ostalari eta tabernariak eta udaleko ordezkariak batuko dituen batzar irekia antolatu dute gaur, 20:00etan, Otxandioko kultur etxean, bere sasoian udalak iragarri zuen moduan. Batzar irekia da udaletik informatu dutenez. Ertzaintzaren orain arteko ikerketek zer dioten eta egoera konpontzeko zer aholku duten jakin gura dute ostalari eta tabernariek. Horrekin batera, lapurretak jasan dituztenek horren testigantza aurrez aurre eman ahalko diete ertzainei. Azkenik, aurrera begira egoera konpontzeko zer egin daitekeen erabaki gura dute batzarrean.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!