Maider Unda omenduko dute Basque Team-eko galan

Aimar Esteban 2016ko abe. 21a, 13:20

Basque Team-ek ekitaldi berezia antolatu du bariku honetarako. Fundazioko kirolari gehienak bilduko dituzte urteko errepasoa egiteko eta goi-mailako kirola utzi dutenei omenaldia egiteko, tartean, hamarkada bian borroka librearen gorengo mailan aritu den Maider Unda otxandiarra.

Undarekin batera goi-mailako kirolari agur esango diote Richard Oribek, Mikel Odriozolak, Jon Erguinek, Elaia Torrontegki eta Hodei Mazkiaranek.

Basque Team-eko gala Donostiako Tabakaleran egingo dute barikuan, 12:30ean, eta fundazioaren aro berriaren oinarriak ere aurkeztuko dituzte bertan.  

 

 

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!