Egoitz Garmendia otxandiarrak kartzela saihestuko du

Anboto 2016ko mai. 17a, 12:28

8/2013 sumarioaren barruan, Ekineko kide izatea egotzitako bederatzi lagunen kontrako epaiketa izan da Espainiako Auzitegi Nazionalean. Horietako bat Egoitz Garmendia zen. Aldeen arteko akordioa egon da. Garmendiari urte biko kartzela zigorra jarriko diote, baina aurretik urte bian kartzelan egonda dagoenez, ez da itzuliko.

Epaituen, AVTren, Dignidad y Justiziaren eta fiskalaren arteko akordioa egin dute gaur Madrilgo Audientzia Nazionalean. Egoitz Garmendiari urteko bi kartzela zigorra eta urte biko gaitasungabetzea jarriko diote. Aurretik urte bian kartzelan egona denez, ez du itzuli beharko.

Garmendia 2010ean atxilotu zuen Guardia Zibilak. Urte bi eman zituen kartzelan. 12.000 euroko  fidantza bat ordainduta aske geratu zen. Fiskalak 9 urteko kartzela zigorra eta 10 urteko gaitasungabetzea eskatzen zituen berarentzat.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!