Maider Undak Turkian izango du Joko Olinpikoetara sailkatzeko azken aukera

Anboto 2016ko api. 25a, 12:04

(Argazkia: www.maiderunda.com)

Asteburuan Mongolian jokatutako sailkapen proban ez du helburua lortu.

Maider Unda Rioko Joko Olinpikoetarako sailkapen barik itzuli da Mongoliatik. Lehenengo kanporaketan Ekaterina Bukina errusiarra gailendu zitzaion (2-10) eta azken honek finalerdietan kale egin zuenez, bigarren aukerarik gabe utzi zuen Unda.

Ondorioz, maiatzaren 6tik 8ra Turkian jokatuko den bigarren sailkatze txapelketa izango du Joko Olinpikoetarako txartela lortzeko azken aukera. Txapelketa horretako lehenengo biek lortuko dute sailkapena.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!