Luhartz eta Larregi taldeen musika Otxandioko Udaberri jaian

Anboto 2016ko api. 15a, 09:00

Luhartz taldeak erromeria eskainiko du.

Zapatuan Udaberri Jaia ospatuko dute Otxandion.

Arratsaldeko 17:00etatik 20:00etara umeendako puzgarriak jarriko dituzte plazan. Jarraian musikak hartuko du protagonismoa. 20:00etatik 21:00etara Luhartz taldeak ordubeteko saioa eskainiko du. Ondoren, 23:30ean, Lemoako Larregi taldearen txanda izango da. Ostean, 00:30ean, Luhartz taldeak erreleboa hartuko dio erromeriagaz jarraitzeko.

Mikel Goñi-Koikili Lertxundi eta Asier Del Horno-Alex Sardui aurrez aurre jarri behar zituen pala partidua, aldiz, bertan behera geratu da azkenean.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!