Berri Txarraken kontzerturako azken 60 sarrerak salduko dituzte gaur, Gaztetxean

Anboto 2016ko api. 7a, 11:00

Bost kontzertuko bira antolatu du Berri Txarrak taldeak, Euskal Herriko bost gaztetxetan. Otxandioko Gaztetxean joko dute zapatuan, eta gaur, 20:00etan, ipiniko dituzte geratzen diren 60 sarrerak salgai, Gaztetxean bertan.

Antolatzaileek adierazi dute, sarrera bakarra eskuratu ahalko duela bertaratzen den pertsona bakoitzak.

Internet bidez, berehalako batean saldu zituen taldeak gainontzeko 90 sarrerak, eta 150 lagunen aurrean joko dute, zapatuan, Otxandion.

Jaio.Musika.Hil diskoko kantak eskainiko ditu Berri Txarrak taldeak kontzertu berezi horretan.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!