Aitor Ajuria podiumera Candanchuko eski proban

Anboto 2016ko ots. 17a, 18:10

Aitor Ajuria, Candanchuko lasterketan

Pasa den asteburuan Candanchun jokatutako eski proban, hirugarren postua lortu zuen Aitor Ajuriak kronoigoera eta bakarkako mailan.

Proba hau Espainiako eta Euskadiko koparako izan zen puntuagarria. Eski lasterketetan aritzen den lehen urtea da Ajuariarena, eta presiorik gabe ikasi nahi du: “Oraingoz, emaitzei ez diet erreparatu nahi, disfrutatzea baino ez da nire helburua”. Candanchukoaz gain, Baqueirako eta Cerlerreko probetan ere hartu du parte otxandiar gazteak.

Aitor Ajuria eskuman:

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!