Martxa ez lehiakorra da, eta ibilbide bi prestatu dituzte. Ibilbide luzeak 40 kilometro izango ditu. Otxandiotik San Martinera joango dira, eta handik, Aldoia, Gordobil eta Nebera pasatuta, Gomilatzera helduko dira. Azkenengo tarteak Mirugain, Kerixara eta Kondebasotik eramango ditu martxako parte-hartzaileak.
Ibilbide laburrak 17 kilometro izango ditu, eta luzea baino errazagoa izango da. Otxandion hasi, eta Presazelai, Aldoia, Gordobil eta Gomilatzera joango dira, eta handik, Inolako bidea hartuta, Otxandiora itzuliko dira. Denentzat dutxak egongo dira amaieran. Bigarren ibilbide hau samurragoa den arren, badu zailtasun maila bat, eta, horregatik, 10 urtetik beherakoek ezingo dute probetan parte hartu.