Munduko Txapelketa grisa izan da Maider Undarentzat

Anboto 2015ko ira. 11a, 10:23

Maider Unda ezkerrean turkiarraren kontrako borrokaldia galdu ostean.

Yasemir Adar turkiarra gehiago izan da final zortzirenetako lehian eta Maider Unda kanporatu du.

AEBtako Las Vegas hirian ari dira Munduko Txapelketa lehiatzen. Maider Undak 75 kilora arteko mailan parte hartzen du eta final zortzirenetako lehenengo borrokaldia galdu egin zuen atzo iluntzean Yasemin Adar turkiarraren aurka. Ondoren, Adar-ek finalera arteko bidea egitea zen Undak bigarren aukera izateko modu bakarra, baina ez da horrela izan. Beraz, txapelketatik kanpora dago.

Munduko Txapelketan aurreneko bosten artean sailkatu behar zuen 2016an Rion ospatuko diren Joko Olinpikoetarako sailkapena segurtatzeko.Bere hirugarren Joko Olinpikoak izango lirateke Pekin (2008) eta Londresekoen (2012) ostean. Londresen brontzezko domina irabazi zuen.Las Vegasen Munduko txapelketarako sei plaza banatuko dira, baina beste sei geratuko dira banatzeke, eta esperantza horri eutsiko dio otxandiarrak. 

Beste hiru aukera ditu Joko Olinpikoetarako txartela lortzeko: 2016ko apirilaren 15etik 17ra Serbian (Zrenjanin herrian) jokatuko den olinpiada-aurreko torneoa, apirilaren 22tik 24ra Mongolian (Ulan Bator herrian) jokatu den lehen Last Chance sailkapen torneoa eta maiatzaren 6tik 8ra Turkian (Estambulen) izango den bigarren Last Chance sailkapen torneoa.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!