Zapatuan, ska, reggae eta stoner doinuak ekarriko dituzte gaztetxera

Anboto 2015ko mai. 20a, 11:04
Luz de Putas taldeak reggae eta ska doinuak lantzen ditu.

Musika kontzertuak antolatzerakoan, aniztasuna eskaini, eta gaztetxea hainbat estiloren topagune bihurtzea da Gaztetxe Kontseiluaren helburuetako bat. Bide horren adibide bat maiatzaren 23rako, 23:00etan, antolatu dituzten kontzertuak dira. Alde batetik, Luz de Putas taldea ekarriko dute; Hondarribiko talde horrek ska doinuak lantzen ditu, reggae eta rock ukituekin. Bestetik, Zumaiako Voltaia taldea ere Otxandion izango da, stoner rock estilo indartsuagaz.

Sarrera doakoa izango da. Kontzertu bi horiek Gaztetxe Kontseiluko kultur eskaintza lantzen duen taldeak antolatu ditu. Gaztetxearen etorkizuneko funtzioen gaineko hausnarketaren ostean sortu zuten kontseilua.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!