Vulcano, Aurrera Vitoria eta Artea onenak Vulcano Eguneko txapelketan

Anboto 2014ko ekainaren 2a

Gaztetxoak txapelketa irabazi izana ospatzen
Otxandioko Vulcano Egunean futbola izan zen protagonista. Gaztetxoen mailako txapelketek erakutsi zuten badagoela harrobia herrian.

 

Vulcano Egunaren barruan gazte mailetako hiru futbol torneo jokatu zituzten Otxandion. Kimuetan herriko taldeak izan zen onena: Vulcanok 2-1 irabazi zion Arratiari. Benjaminetan Aurrera Vitoria 4-1 nagusitu zitzaion Lemoako Harrobia taldeari eta prebenjaminetan Arteak penaltietan hartu zuen mendean Igorre. Eguraldi tristeari aurpegi alaia ipini zioten gaztetxoek. Ondoren egindako herri bazkarira 200 bat lagun batu ziren.

 

 

 

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!