Vulcano Eguna Otxandion Toquerogaz eta Koikiligaz

Anboto 2014ko maiatzaren 30a

Otxandioko Vulcano futbol taldeak futbolaren inguruko Vulcano Eguna antolatu du zapaturako. Egun osoko jaia antolatu dute askotariko torneo eta txapelketekin, eta laugarren aldia izango du txapelketa arrakastatsu honek. Irabazleek Mirandes taldeko Koikili Lertxundiren, Athleticeko Gaizka Toqueroren eta Bilbao Athleticeko Martin Bengoaren eskutik jasoko dituzte sariak.

 

Goizean, 09:45ean hasita, gazteen mailako futbol 7 torneoa jokatuko dute Zelaietan. Benjaminaurreko eta kimu mailetan hainbat talde lehiatuko dira; tartean, Vulcano.

15:00etan, herri bazkaria egingo dute Pasealekuan. 18:00etan, gaztetxoentzako futbolin erraldoia eta puzgarriak egongo dira plazan. Azkenik, 20:00etan, falta jaurtiketen txapelketa antolatuko dute plazan.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!