700 ekarpenetik gora jaso dituzte Amets Egunean

Anboto 2014ko urt. 22a, 10:07
Otxandioko eskolako arduradunak oso pozik daude joan zen barikuko Ametsaren Jaiak jaso zuen harreragaz.

 

Batetik, ikasle, irakasle eta gurasoen artean landutako flashmob bat grabatu zuten zazpi kameragaz, hurrengo egunetan editatu eta ikusgai ipiniko dutena. Bestetik, ikas komunitatea egitasmoa bideratzeko 707 ekarpen jaso zituzten. Orain, guraso, ikasle eta irakasleen artean osatutako batzordeak ekarpenak lehentasunen arabera sailkatuko ditu. Ondoren, askotariko batzordeak eratuko dituzte apurka-apurka jasotako ekarpenak gauzatzen joateko.

 
ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!