“Orain ama izateko amets hori bizi nahi dut”

Anboto 2014ko urt. 20a, 18:08

Maider Unda
Maider Undak oletarrak lehia ofiziala utzi egingo du denboraldi batean. 2012an Londresko Olinpiar Jokoetan brontzea irabazita amets bat gauzatu zuen. Orain, beste amets bat errealitate bihurtzeko bidean da: haurdun dago eta ama izango da.

 

Basque Team taldeari egindako adierazpenetan azaldu duenez, 2012an ere ama izaten ahalegintzea buruan zerabilen kontua zen, baina Lodresko Olinpiar Jokoetan brontzea irabazi izanak planak aldarazi zizkion. Ondorengo Europako txapelketan ere maila onean ibili zen, baina “gorputzak atsedena eskatzen zidan”. Orain, egoera erabat aldatu zaio eta “ama izateko amets hori bizi nahi dut”.

 

Hala ere, berriro itzultzeko asmoa du: “Lehiatzeari ez diot aterik izten, badakit gauzak ez direla berdinak izango, baina amets olinpikoak indar handia du eta oraindik Rio de Janeiron pentsatzen dut”. Kalkuluen arabera epei dagokionez sasoiz dabil oraindik: “Hainbeste urtetan bizi izan dudanarekin badakit azken unera arte aukerak daudela. Gure kasuan klasifikazioak zuzenak izaten dira eta torneo bakoitzean aukera bat edo gehiago egoten da. Kalkuluek diote 2015eko Munduko Txapelketarako heldu naitekeela. 2016ko udaberriko sailkatze torneoetan aukera gehiago sortuko dira. Epe faltagatik ez da izango, behintzat”.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!