Mendi bizikleta martxa bihar, Otxandion

Anboto 2013ko ira. 20a, 13:20

Zapatuan IX. Mendi Bizikleta Martxa egingo dute Otxandion. Ibilbide bi prestatu dituzte: 40 kilometrokoa eta 17 kilometrokoa

Zapatuan IX. Mendi Bizikleta Martxa egingo dute Otxandion. Ibilbide bi prestatu dituzte: 40 kilometrokoa eta 17 kilometrokoa.

 

Luzea 09:30ean hasiko da Otxandioko plazan, eta San Martin, Azpikoarri, Aldoia, Motxotegi, Gomilatz, Mirugain eta Kondebasotik zehar ibiliko dira. Ibilbide laburragoak zailtasun gutxiago du, eta 09:45ean hasita, Matadero, Presazelai, Aldoia, Gordobil eta Gomilatz ingurutik ibiliko dira.

 

Anoa postuak Gomilatzen eta Otxandioko plazan ipiniko dituzte. Izen-ematea egunean bertan egin daiteke: 12 euro federatuek eta 15 federatu gabekoek. Plaza kopurua 300 parte hartzailera mugatuta dago.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!