Eguraldia lagun, mendi ibilbidea bihar, Otxandion

Anboto 2013ko ira. 13a, 12:00

Miru-Gain Mendigoizale Elkarteak V. Uren Jaitsiera mendi ibilbidea antolatu du zapatuan. Aurrez 30 bat lagunek eman dute izena, baina egunean bertan ere eman daiteke, eta eguraldi ona iragarrita dagoenez, ehun lagunetik gora batzea espero dute

Miru-Gain Mendigoizale Elkarteak V. Uren Jaitsiera mendi ibilbidea antolatu du zapatuan. Aurrez 30 bat lagunek eman dute izena, baina egunean bertan ere eman daiteke, eta eguraldi ona iragarrita dagoenez, ehun lagunetik gora batzea espero dute.

 

06:00etan hasiko dute izen-ematea (15 euro federatuek, 20 federatu gabekoek) udaletxe pareko plazan. Oinezkoentzako ibilbidea 07:00etan hasiko da, eta korrika egin gura dutenentzako bidea 08:00etan. Ibilbidea zorrotza da, batez ere, azken erdia. Guztira 47 kilometro ditu, eta 2.400 metroko desnibel positiboa.

 

San Bernabe, Motxotegi, Altun, Saibi, Urkiolamendi, Anboto, Izpizte, Orixol eta Mirugain mendiak igaroko dituzte. Urkiolan anoa postu bat ipiniko dute.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!