"Mirandes proiektu sendoa osatzen dabil; aurten zeresana eman dezakegu"

Anboto 2012ko uzt. 13a, 08:59
Datorren denboraldian Burgosen jokatuko du otxandiarrak; ilusio handiz agertu da.

Koikili Lertxundik atzo izan zuen lehenengo entrenamendua Mirandes futbol taldeagaz (Burgos, Espainia). Urtebeterako kontratua sinatu du iaz bigarren mailara igo zen taldeagaz.


Hainbat arrazoigatik joan da Mirandesera: “Lehenengo mailan jokatzeko ez dut aukerarik lortu. Bestalde, Mirandes proiektu sendoa osatzen ari da eta Bigarren mailan zeresena eman dezakegu. Gainera, taldeko jokalarien hiru laurdenak ezagutzen ditut, gertukoak direlako edo euren kontra jokatu dudalako. Entrenatzailea Carlos Pouso izatea ere kontuan hartu dut. Beste faktore bat Miranda etxetik nahiko gertu dagoela da”. Iñaki Garmendia otxandiarragaz eta Gasteizen jasoko dituzten beste jokalari bigaz joango da egunero entrenameduetara.

 

Bigarren mailari eusten eta, ahal dela, sailkapeneko goiko hamarren artean amaitzen saiatuko dira: “Azken urteetako proiektua sendotzea da aurtengo helburua”. 

 

\"\"

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!