Koikiliren lagunartea aurkeztuko dute

Anboto 2012ko eka. 8a, 09:09
Koikili Lertxundi futbol jokalariaren lagunartea aurkeztuko dute gaur Otxandion. Ekitaldia 19:00etan hasiko da, Andikona plazan

Koikili Lertxundi futbol jokalariaren lagunartea aurkeztuko dute gaur Otxandion.  Ekitaldia 19:00etan hasiko da, Andikona plazan.

 

Antolatzaileek jakinarazi dutenez, ekitaldian parte hartuko dute Athleticeko presidente Josu Urrutiak, eta Ibai Gomez eta Iñigo Ruiz de Galarreta jokalariak ere. Koikilik berba batzuk zuzenduko dizkie bertaratzen direnei eta, ostean, luntx bat egongo da Haitz tabernan. Koikiliren lagunarteak ehun kide inguru ditu.

 

Otxandiokoa ez da Koikiliren lagunarte bakarra izango; Gatikan eta Gasteizen ere baditu lagunarte bana. 

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!