Mirandeseko Garmendia otxandiarrak 5.600 euro eman diezazkioke apustulari bati

Anboto 2012ko ots. 7a, 17:24
Internet bidezko apustu etxe batean honako apustu hau egin du lagun batek: Iñaki Garmendiak partiduko lehenengo gola sartzea eta Mirandesek 1-3 irabaztea. Asmatzen badu 5.600 euro irabaziko ditu.

Internet bidezko apustu etxe batean honako apustu hau egin du lagun  batek: Iñaki Garmendiak partiduko lehenengo gola sartzea eta Mirandesek 1-3 irabaztea. Asmatzen badu 5.600 euro irabaziko ditu.

San Mamesen Errege Kopako finalerako txartela jokoan izatea nahikoa presio ez antza eta lagun, ezagun edo fededun batek bestelako lanak eman dizkio Iñaki Garmendia otxandiarrari. Internet bidezko apustu enpresa batean apustua egin eta Facebook-ean eskegi du txartela. Euro biko apustu konbinatuagaz, bi iragarpen asmatu behar ditu: Mirandes taldeko Iñaki Garmendiak partiduko lehenengo gola sartzea eta Mirandesek norgehiagoka (eta kanporaketa) 1-3 irabaztea. Bietan igarriz gero, 5.600 euro poltsikoratuko lituzke.

Garmendiarentzat lan zailak dira atzean eta eskuin hegalean jokatzen duela kontuan hartuta. Gainera, hegal horretan Muniain zaindu beharko du. Baina batek daki, faltaren batean… kornerren batean… Beste kontu bat da Mirandas 1-3 irabazteko kapaz izango den.

 

\"\"

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!