Durango-Gasteiz autobus lineari buruzko batzar informatiboa gaur

Anboto 2012ko urt. 19a, 10:36
Udal ordezkariek herriko autobus linea hobetzeko egindako kudeaketek orain arte zer eman duten azalduko dute.

Udal ordezkariek herriko autobus linea hobetzeko egindako kudeaketek orain arte zer eman duten azalduko dute.

Gaur, urtarrilak 19, 19:00etan, batzar informatibo bat izango da udaletxean Durango-Gasteiz autobus lineari buruz. Udalak hainbat batzar izan ditu azken hilabeteetan Bizkaia eta Arabako Aldundiekin, bai eta Alsa autobus konpainiarekin ere. Egueneko batzarrean honi buruzko informazioa emango da eta hemendik aurrera eman beharreko pausuei buruz hitz egingo da bertaratzen direnekin.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!