Undak birritan atera zuen arerioa borroka gunetik, baina epaileak ez zion punturik eman.
Turkian jokatutako Munduko Txapelketan Maider Undak ezin izan du lehenengo erronda gainditu, eta Cinthya Vanessa frantziarrak kanporatu zuen. Borrokaldian polemika ere egon zen, Undak birritan atera zuelako Vanessa borroka gunetik, baina epaileak ez zion punturik eman.
Gogoratu beharra dago oletarrak belaunean ebakuntza jasan zuela neguan, eta harrezkera errekuperazioan ibili dela.
Kontuak kontu, zaildu egin zaio Londresko Olinpiar Jokoetarako txartela. Geratzen diren txapelketetan ahalik goren geratzen saiatu behar du.