"Proiektu honek ilusioa sortu du gazteengan eta herriarengan"

Anboto 2011ko eka. 3a, 08:40
Herriko gazteek, parte-hartzea bultzatuz, elkarlanean eratu dute Gaztetxearen zapatuko urteurren jaia

Herriko gazteek, parte-hartzea bultzatuz, elkarlanean eratu dute Gaztetxearen zapatuko urteurren jaia.

Hamarkada bete du Otxandioko Gaztetxeak, eta Gazte Asanbladako kideek goizetik gauerako egitaraua eratu dute zapatuko urteurren festarako.  Egunaren zergatia eta nondik norakoak azaldu dizkigute.

Su honek bidaben hauspue garelako, Eraixonk! lema hartu dute zapaturako. “Orain dela 10 urte sortutako mugimendua omendu eta biziberritzeko nahia islatu gura dugu horrela”, diote. Ospakizun hau, baina, proiektu oso baten inflexio puntu moduan aurkeztu dute: “Ikasturte honetan herriko gazteekin batu gara banaka, egun honetarako zer gura zuten eta Gaztetxearen ibilbide zein beharrez zeukaten iritzia jasotzeko”. Hartu-emanak hamabostero jarraitu ei du, batzar bidez, eta “denok batera biharko egitaraua zehazten joan gara”, diote. Herri guztiarentzako jaia izatea gura dute urteurrenekoa: “kirol eta kultur taldeak ere eskertu gura ditugu, beti daudelako guri laguntzeko prest”.

Pozik daude orain arte jasotako erantzunagaz: “Proiektu honek ilusioa sortu du gazteengan, herriarengan eta baita Gazte Asanbladako kide ohiengan”. Gaztetxea herriko gune “aktiboa” dela azpimarratu  dute: “Datozenei begira, Gaztetxeak bere baitan duen esanahi ideologikoa transmititzea nahi dugu”. 

EGITARAUA
Goizean
11:00etan: Txupinazoa eta burrunbada. 11:30ean: Umeentzako jolasak eta puzgarriak
 Eguerdian
 14:00etan: Poteoa 15:00etan: Bazkari herrikoia Gaztetxean.
Arratsaldean   
17:00etan: Bertso-rapa  18:00etan: Kalejira 19:00etan: Ekitaldia 19:30ean: Errifaren zozketa Gaztetxean eta bakarlaria plazan.
Gauean
22:00etan: Kontzertua: Kilauea, Estricalla, Zea Mays eta Edan.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!