Gaztetxearen urteurreneko abestia grabatu dute gazteek

Anboto 2011ko mai. 19a, 09:40
Gaztetxeko 10. urteurrenaren baitako egitarauak ere aurrera darrai

Gaztetxeko 10. urteurrenaren baitako egitarauak ere aurrera darrai.

Gaztetxearen 10. urtemuga dela-eta, martxoan egitarau luzea aurkeztu zuten herriko gazteek, ekintza eta deialdiz josita. Joan zen asteburuan ere, hiru ikastaro prestatu zituzten Gazte Asanbladakoek; eskalada praktikatu zuten bolalekuan, buruhandien tailerra izan zuten eta Photoshop ikastaroan ordenagilu bidezko diseinuan murgildu ziren.

Ikastaroetaz gainera, ospakizunaren harira sortutako abestiaren grabaketan ibili dira buru-belarri azkenaldian. “Lan luzea eta nekagarria izan arren, emaitzagaz oso gustura geratu gara”, diote gazteek. Eskerrak eman gura izan dizkiete kantaren sorkuntzan “bidelagun” izan dituztenei: letra Miren Amurizak idatzi du eta musika Kilauea taldearen esku egon da. Grabaketan, alde teknikoan, Xaguren laguntza izan dute.

Bi aste festarako
Ekainaren 4an ospatuko dute egun handia, urteurren jaiagaz, eta motorrak ondo berotuta ailegatuko dira, segurutik. Jaialdi horretarako egun osoko egitaraua antolatuko dute gazteek. 
ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!