Undak agur esan dio aurtengo denboraldiari

Anboto 2011ko ots. 18a, 13:01

Belauneko lesioak osatzeko operatu egin dute Maider Unda borrokalari oletarra.

Belauneko lesioak osatzeko operatu egin dute Maider Unda borrokalari oletarra. Modurik gogorrenean agurtu behar izan du denboraldia Maider Unda oletarrak. Urte hasierako entrenamendu batean min hartu eta gero, operatu egin behar izan dute borrokalaria, eta hainbat hiletan lehiaketetatik kanpora egongo da, horrenbestez. Otsailaren 10ean operatu zuten Unda; zehazki, ezkerreko belauneko aurreko lotailu gurutzatua, alboko barnekoa eta kanpoaldeko meniskoa osatzeko egin zioten ebakuntza. Unda etxean dago jada, eta \"nahiko ondo\" dagoela adierazi du. Denboraldiari agur esateaz gainera, hainbat hiletan lehiatu barik egon beharko du Maider Undak. Bere berbetan, guztiz osatzen denean itzuliko da. \"Belauna osatzeaz gainera, burua ere landu behar da. Konfiantza berreskuratu behar dut\". Iazko borroka libreko Munduko Txapelketan bosgarren postua lortu zuen Undak.
ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!