Pitch&Putt txapelketa Bizkaiko lau zelaietan; gaur, Dimagolfen

Anboto 2010ko urr. 17a, 10:00

Bizkaiko lau Pitch&Putt zelaiek modalitate horretako (scratch eta stableford) taldekako lehenengo txapelketa antolatu dute urritik abendura bitartean.

Bizkaiko lau Pitch&Putt zelaiek modalitate horretako (scratch eta stableford) taldekako lehenengo txapelketa antolatu dute urritik abendura bitartean. Lehenengo jardunaldia domeka honetan izango da DimaGolf zelaian; bigarrena azaroaren 7an Meaztegin; hirugarrena azaroaren 28an Derion, eta azkena abenduaren 18an Urgoitin. Zelai bakoitzeko talde bik parte hartuko dute txapelketan. Modalitate bakoitzeko garaikurra irabazi duen taldearen zelaian egongo da hurrengo urtera arte. Datorren urteko azken hiru hileetan jokatuko dute txapelketaren bigarren aldia. Modalitate bakoitzeko garaikurra zelaiaren jabetzakoa izango da hiru bider irabazten dutenean.

San Fausto Txapelketa

Bestalde, DimaGolfen San Fausto Txapelketa jokatu dute oraintsu, Pitch&Putt modalitatean; Gorka Ecenarrok irabazi zuen mailarik gorenean; Juan Carlos Martínezek bigarren mailan, eta Ruben Martínek hirugarrenean. Txapelketa bat amaitu eta beste bat jokatuko dute laster. Hain zuzen ere, DimaGolf zelaiko hurrengo txapelketa datorren azaroaren 6ean jokatuko dute.
ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!