Maider Unda bosgarren izan da Moskuko munduko txapelketan

Anboto 2010ko ira. 13a, 09:10

Brontzeko dominatik pausu bakarrera geratu da oletarra.

Brontzeko dominatik pausu bakarrera geratu da oletarra. Maider Undak bosgarren amaitu du Moskun jokatu den borroka libreko munduko txapelketa. Lehenengo kanporaketan Puerto Ricoko Dayanara Rivera kanporatzea lortu zuen (2-1, 0-8). Ondoren, final zortzirenetan ezin izan zuen Ohenewa Akuffo (zilarrezko domina irabaziko zuen kanadiarra) gainditu eta urrezko eta zilarrezko dominaren lehiatik kanporatua geratu zen. Beste behin, brontzezko dominarako bigarren aukerari heldu zion oletarrak. Lehenengo kanporaketan Azerbaijango Zumrud Gurbanhajiyeva gainditu zuen (0-1, 0-3). Ondoren, beste hainbeste egin zuen Dan Li txinatarrarekin (1-0, 1-2, 1-0). Azkenik, brontzea irabazteko azkenengo koskan, Kyoko Hamaguchi japoniarrak irabazi zion eta Undak bosgarren tokiarekin konformatu behar izan zuen. Maider Undak txapelketa ona osatu du. Laugarren urtez segidan (azken hiru munduko txapelketatan eta joko olinpikoetan) dominarako borrokan aritu da. Brontzea europako txapelketan Diploma olinpikoak Beijing-en
ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!