Gaur Moskura abiatuko da Maider Unda Munduko Txapelketan parte hartzeko

Anboto 2010ko abu. 31a, 12:19

Iaz Danimarkan irabazitako brontzea \"berdintzea edo hobetzea\" du helburu oletarrak.

Gaur (irailak 6) joango da Moskura Maider Unda. Iaz Danimarkan irabazitako brontzea \"berdintzea edo hobetzea\" du helburu oletarrak. Maider Unda oletarrak irailaren 6tik 12ra Moskun jokatuko den borroka libreko munduko txapelketan parte hartuko du du. Gaur joango da Moskura emakumeei dagozkien kanporaketak eta finalak ostiralean hasi eta amaituko dira-eta. Iaz Danimarkan jokatutako munduko txapelketan brontzezko domina irabazi zuen Undak, munduko txapelketa batean lortzen zuen aurreneakoa eta oraingoan ere \"brontzea berdindu edo iazkoa hobetzea\" du helburu. Jokatu duen azkenengo txapelketa ofizialean, (abuztuan, Polonian) uste baino pattalago ibili zen, baina horrek ez dio aparteko kezkarik sortzen: \"Batzutan irregular samarra naiz eta Polonian neurerik eman ez izanak ez du esan nahi Moskun berdina gertatuko denik\". Presteketa lana \"gogorra\" izan da, baina \"sasoian\" dagoela uste du: \"Ez da erraza ia mundu guztia oporretan dagoenean norbera entrenamendu betean aritzea; azken hiru asteak intentsoak izan dira, baina ondo prestatuta noala uste dut eta txapelketari ekiteko gogoz nago\". Ostegunean zozketa egingo dute eta Undak orduan jakingo du finalera bidean zein arerio izango dituen. [img]http://www.anboto.org/images/8000/8053/1.jpg[/img]
ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!