Pitch & Putt zaleentzako torneoa DimaGolf-en

Anboto 2010ko mar. 13a, 10:30

DimaGolf klubak Udaberri Torneoa antolatu du martxoaren 27an. Pitch & Putt zaleei bideratutako torneoa da, eta zelai berria ezagutaraztea ere badu helburu. Hala ere, zelaiaren irekiera ofiziala ospatzeko torneoa apirilaren amaiera aldera egingo dutela jakinarazi dute.

DimaGolf klubak Udaberri Torneoa antolatu du martxoaren 27an. Pitch & Putt zaleei bideratutako torneoa da, eta zelai berria ezagutaraztea ere badu helburu. Hala ere, zelaiaren irekiera ofiziala ospatzeko torneoa apirilaren amaiera aldera egingo dutela jakinarazi dute. Antolatzaileek hiru kategoria prestatu dituzte. Lehenengoa 20tik beherako handy capa dutenentzako da; bigarrena 20-34 artekoentzako, eta hirugarrena 34tik gorakoentzako: \"Denei eskaini gura diegu jokatzeko aukera. Horregatik, bakoitzaren joko mailaren araberako kategoriak prestatu ditugu, eta aditua ez denak ere parte hartu ahal izango du torneoan\", azaldu du Josu Zabala golf zelaiko gerenteak. Pitch & Putt jokamoldeari dagokionez, jokoaz gainera, bere inguruan sortzen den giroa ere azpimarratu du Zabalak: \"Hurbileko giroa sortzen da, erlaxatua. Ondoren, luntxa ere eskainiko dugu, eta opari batzuk ere zozkatzen ditugu. Garrantzitsuena ez da irabaztea, parte hartu eta denen artean ondo pasatzea baino\". Torneoan parte hartu gura duenak izena emateko bide bi ditu: 94 404 61 47 telefonora deituta edo www.dimagolf.com webgunera sartuta.
ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!