Urrejola eta Ocerinek kadete mailako txapelketa irabazi dute

Anboto 2009ko eka. 30a, 13:59

Joan zen barikuan Bizkaiko II Mailako Pilota Txapelketako finala jokatu eta irabazi zuten Ibon Urrejola otxandiarrak eta Ander Ocerin zornotzarrak. 22-18 menderatu zuten Zeanuriko bikotea.

Joan zen barikuan Bizkaiko II Mailako Pilota Txapelketako finala jokatu eta irabazi zuten Ander Ocerin zornotzarrak eta Ibon Urrejola otxandiarrak kadete mailan. 22-18 menderatu zuten Zeanuriko bikotea.

Santurtzin jokatu zen final estua. Gureek lan asko egin behar izan zuten, baina, esan daiteke, oro har, partidua kontrolpean izan zutela uneoro. Urrejola seguru eta langile ibili zen atzean eta Ocerinek dotore jokatu zuen aurrean. Finalera arteko bidea ez da erraza izan. Lau kanporaketa zail gainditu dituzte Santurtziko finalera iritsi aurretik.

Ocerinek eta Urrejolak bikote sendoa osatzen dute. Izan ere, honako hau ez da elkarrekin irabazten duten lehen aldia. Otsailean XXV. Arratia-Nervioi Pilota Txapelketa irabazi zuten, Zornotzan jokatutako finalean. Orduko hartan, 22-3 menderatu zuten Lemoako bikotea.


ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!