Urrejola eta Ocerin dira Arratia-Nervioiko onenak

Anboto 2009ko ots. 6a, 13:35

Ibon Urrejola otxandiarrak eta Ander Ocerin zornotzarrak XXV. Arratia-Nervioi Pilota Txapelketa irabazi zuten, joan zen zapatuan, Zornotzan jokatutako finalean. Otxandio eta Lemoa izan ziren aurrez aurre, eta gureek egurtu egin zituzten lemoarrak: 22-3. Merezimendu osoz jantzi zuten txapela.

Urrejola jaun eta jabe izan zen atzean, eta Ocerin askoz inspiratuago ibili zen aurrean. Kontuan hartu behar da, gainera, lemoarrak partidurik galdu gabe iritsi zirela finalera.

Trinketean ere ari dira

Urrejola eta Ocerin Bizkaiko Trinke Txapelketan eta Bizkaiko Udaberri Txapelketan ere ari dira. Trinketeko lehenengo partidua gaur jokatuko dute Lekeition, 18:30ean hasita. Udaberri Txapelketari martitzenean ekin zioten Iurretan. Galdu arren, oraindik badituzte aukerak.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.

EGIN ZAITEZ KIDE!