Ainhoa Garate otxandiarraren kartela da aukeratu dutena.

Jatetxe batean afaltzeko txartela irabazi du lehiaketa irabazteagatik sari moduan. Lehiaketaren lehenengo edizio honean hiru lagunek aurkeztu ei dituzte euren lanak, antolatzaileek aipatu digutenez. Euskara Batzordeak lehenago ere euren logotipoa aukeratzeko lehiketa antolatu zuen, eta haren arrakastagatik bururatu zitzaien jaiak iragartzeko kartelaren hautaketa ere lehiaketa bidez egitea. Hiru kartelen artean goiko argazkikoa hautatu dute; hiru otxandiarren lanen artean jaiak iragartzeko hautatua.