Otxandiok finala du Udaberri Torneoan, bihar

Anboto 2007ko mar. 30a, 14:53

Otxandiko Iluntxo pilota eskolako Jokin Larrea eta Kimetz Txartedinak osatutako bikoteak Udabarri Txapelketako B mailako finala jokatuko du, bihar 17:00etan, Iurretako Olaburu frontoian. Aurkari Gallartako bikote indartsua izango dute.

Urtarrilean, Arrate-Nervion eskualdeko txapelketa irabazi zuten otxandiarrek, eta sasoiko daude. Hala ere, Gallartako bikotea gogorra da eta partida zaila aurreikusten du Rikardo Trapero pilota eskolako kudeatzaileak: “Bikote sendoa da. Ahulena atzelaria denez, huraxe zigortzen saiatuko gara. Hala ere, ez da erraza estrategia definitzea”.
ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.

EGIN ZAITEZ KIDE!