Mañariarrak auzolanean batuko dira azaroko zapatu bitan

J.D.

Mañariko herritarrak auzolanean batuko dira azaroaren 14ko eta 21eko zapatuetan. Herriko auzo bideak garbitzea eta inguruko beste hainbat lan egitea izango dute helburu, herriko auzoak eta ingurunea auzolanean zaintzeko.

Bigarren jardunaldian, azaroaren 21ekoan, parte hartzaileak bazkaltzeko elkartuko dira lanak amaitu eta gero. Horrela, auzolanak dakarren elkarlana eta herritarren hartu-emana indartzeko aukera ere izango dute.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!