Trapu Zaharrak 44 urteko ibilbidea agurtuko du Mañarian

J.D.

Trapu Zaharra konpainiak Azkena eta bagoaz antzezlana taularatuko du gaur, urriak 23, 18:30ean, Mañariko kultur etxean.

Emanaldia berezia izango da konpainiarentzat, 44 urteko ibilbidearen ondoren azken ikuskizuna aurkeztuko du-eta Mañarian, agur biraren barruan. Santi Ugaldek zuzenduriko konpainiak hogei bat ikuskizun sortu ditu urte hauetan, umorea eta kale antzerkia ardatz hartuta.

Azkena eta bagoaz obrari dagokionez, egoera profesionalean gainbeheran dagoen kale antzerkiko aktore batek aretoko antzerkian probatzea erabakiko du. Horretarako, antzerki klasikoko aktore bategaz elkartuko da, obra berri bat sortzeko. Proiektua finantzatzeko, aurreko konpainiagaz ibili zen plazetara bueltatuko da eta obra berriaren eszenak kalean antzeztuko ditu.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!