Bertan, kobazuloen aztarnei, leizehartzari eta orduko gizakiari eta inguruneari buruz berba egingo dute. Ekimenaren bitartez, ondarearen kontserbazioaren garrantzia azpimarratuko dute. Saio bi egongo dira, biak urriaren 17ko zapatuan. Euskarazkoa 10:30ean hasiko da, eta gaztelaniazkoa 11:30ean. Izen ematea info@hontzamuseoa.eus helbide elektronikoaren bitartez egin daiteke.