Gizonezkoetan Ibai Urrutiak marka bikaina egin du eta antolatzaileek espero baino lehenago heldu da helmugara.Gernikarrak 5:11:43ko denbora egin du. Bigarren postua lehenengo edizioko irabazleak, Aitor Zunzunegik lortu du. Eta hirugarrena Iker Ruiz de Azua izan da.
Emakumezkomekoetan, Ainara Arkarazok iaz lortutako garaipena berretsi du. Abadinarra helburu argi bategaz irten da, iaz egindako denbora hobetzea. Eta Arkarazok lortu du, 6:21:33ko denboragaz errekor berria ezarri du. Bigarren sailkatuari, Bea Pacho del Castañori ordubetik gorako aldea atera dio. Eta hirugarrena Ana Agirre mallabiarra izan da.