Aitor Ajuria eta Maialen Artiach nagusi Untzillaitz Zuzen proban

M.Z.

Gaur Durangaldeko Kopako bosgarren lasterketa jokatzen dabil, Mañaritik Atxetara. Proba horren baitan antolatzaileek hainbat lasterketa antolatu dituzte, euren artean Untzillaitz Zuzen lasterketa.

Gizonezkoetan Aitor Ajuria otxandiarrak iazko garaipena berretsi du. Ajuria azkarrena  izan da 26:46ko denboragaz. Bigarren Paul Ormaetxea sailkatu da 27:24ko denborarekin eta hirugarrena Ander Jauregi izan da.

Emakumezkoetan, Maialen Artiach elorriarra izan da bizkorrena, bigarren Leire Olazabal sailkatu da eta hirugarren Andrea Manzanal.

 

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!