"Damarena lurraldeari begiratzeko beste modu bat da. Gure helburua Durangaldeak eskaintzen dituen baliabideak, espazioak, produktuak eta kultura bisitariei erakustea da", azaldu zuen ekimenaren aurkezpenean Erramun Osak, ULGko presidenteak. Jaialdiaren barruan, Haize-Arrosa talde berriztarrak 19:00etan hartuko du Angurretako agertokia. Taldeko kideek aurreratu dute gunea beterik egongo dela. EITBk kontzertua grabatuko du. Jaialdira bertaratzen direnek bertako produktuak dastatzeko aukera izango dute. Damarena jaialdirako sarrera doakoa da.
Autobusak bertaratzeko
Bertaratzea errazagoa izan dadin, arratsaldean doako autobus zerbitzua egongo da Mañariko plazatik Angurretaraino. Autobusak etengabeko joan-etorriak egingo ditu 18:30ean hasita, eta Angurretatik herrigunerako azken zerbitzua 21:30ean izango da, antolatzaileek aurkezpenean jakinarazi zutenez.