Domekan plater-tiro txapelketa egingo dute Garaitorreko landan

J.D. 2026ko uztailaren 10a

Iazko txapelketako irudi bat.

Mugarra Ateneo elkarteak Mañariko plater-tiro txapelketaren 28. aldia antolatu du domeka honetarako.

10:00etan hasiko da eta izen ematea 12:00ak arte egongo da zabalik. Txapelketa orokorrean, lehenengo hirurek diru sariak eta beste hainbat sari jasoko dituzte. Esaterako, irabazleak 90 euro eta Arrateko Tiro Pichon jatetxean bazkaltzeko txartel bi irabaziko ditu, besteak beste. Txapelketa sozialeko irabazleak Mañariko Arri Toki jatetxean bazkaltzelo txartel bi irabaziko ditu, besteak beste.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!