Mañarian Durangaldeko pertsona nagusien XXVII. Gimnasia Topaketa ospatuko da barikuan

Anboto 2026ko ekainaren 10a

Topaketa honek helburu nagusitzat du pertsona nagusien bizimodu aktiboa eta osasungarria sustatzea.

Bariku honetan (ekainak 12) Durangaldeko pertsona nagusien XXVII. Gimnasia Topaketa ospatuko da Mañariko frontoian. Ekitaldia Durangaldeko Adinekoen Zerbitzuak antolatu du, eta eskualdeko hainbat erakunde, elkarte eta enpresaren laguntza izango du, Mankomunitateak ohar batean azaldu duenez.

Topaketa honek helburu nagusitzat du pertsona nagusien bizimodu aktiboa eta osasungarria sustatzea, baita eskualdeko talde ezberdinen arteko elkartrukea eta harremanak indartzea ere.Jardunaldiaren egitaraua honakoa izango da:

  • 11:00etan: Topaketaren hasiera
  • 11:10ean: Gimnasia taldeen erakustaldia, honako talde hauen parte-hartzearekin: Elorrioko Udal Kiroldegia, Eguzkilore Eguneko Zentroa (Durango), Astola Udal Kiroldegia (Abadiño), Elorrio Adinekoen Egoitza, San Martin elkarteko taldea (Zaldibar), Jose M. Barandiaran egoitza (Durango), Txintxirri taldea (Elorrio), Iurretako udal taldea eta Nagusilagun programako taldeak (Durangaldea)
  • 13:30ean: Ekitaldiaren amaiera eta ondoren bazkaria Durangoko Gran Hotelean.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!