Mañariak lurraren zientzietako entitatean topaketa nazionala hartuko du asteburuan

Anboto 2026ko maiatzaren 29a

Hontza Museoa da ekimeneko antolatzaileetariko bat.

Estatuko hainbat elkartek hartu-emanak bultzatu eta jakintzak partekatuko dituzte

Mañariak Lurraren Zientzietako Entitateen IX. Topaketa Nazionala hartuko du zapatu eta domeka honetan, Hontza Museoak eta Aranzadi Zientzia Elkarteak antolatuta. 

Paleontologiako eta lurraren zientzietako beste hainbat adarretako ikerketa elkarteak batuko dira Mañarian, hainbat gairen inguruko ezagutza eta esperientziak partekatzeko. Hala nola Gipuzkoako Mufoni eta Luberri, Bizkaiko Harridunak, Alicanteko Isurus, Kataluniako Paleo-Logica, Castelloko Vinaros eta Errioxako Garras elkarteak batuko dira.

Erakundeen arteko hartu-emanak sendotzea, lankidetza bultzatzea eta lurraren zientzien inguruan egiten diren proiektuak eta ikerketak elkarregaz ezagutaraztea dira topaketaren helburua. 

Egitaraua
Zapatu goizean harrera ekitaldia egongo da kultur etxean. Ondoren, berbaldi bi egongo dira. Euretariko batean, Hontza Museoko presidente Enrike Huertak museoaren historia kontatuko du. Eguerdian, 50 bat lagun bazkaritara batuko dira. Arratsaldean, Hontza Museoa eta Angurreta bisitatuko dituzte. Domekan, Urkiolan batuko dira eta parke naturaleko aberastasunak ezagutuko dituzte. 

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!