Mañariko Udalak balorazio "oso positiboa" egin du aurtengo Maiatza Kulturalaren inguruan. Hilabete osoan zehar antolatutako ekitaldiek "erantzun ona" izan dutela azaldu du ohar batean, eta herritarren parte-hartzea "handia" izan dela jarduera gehienetan. "Gainera, inguruko herrietatik ere bisitari ugari gerturatu dira programazioaz gozatzera", gehitu dute.
Udalak "eskerrak" eman nahi dizkie antolakuntzan eta jardueretan parte hartu duten eragile, elkarte eta herritar guztiei, haien inplikazioa "ezinbestekoa" izan baita egitasmoa aurrera eramateko.
Udalaren esanetan, Maiatza Kulturala “herria dinamizatzeko eta kulturaz elkarrekin gozatzeko aukera paregabea” izan da beste behin ere. Aurrera begira, kultur jarduerak sustatzen jarraitzeko asmoa berretsi du, "herritarren arteko harremanak indartu eta herriko dinamika soziala aberasten laguntzen dutelako".