[EGITARAUA] Mañarian Albokan Rolla ospatuko dute ekainaren 13an

Anboto 2026ko maiatzaren 27a

Garratz taldea.

Goizetik gauerako egitaraua prestatu dute. 

Mañariko Albokan Rolla jaialdia ekainaren 13ko zapatuan ospatuko dute aurten. Kafraga elkarteak, herriko eragileek lagunduta, egun osoko jaia antolatu du. Musika emanaldiei dagokienez, Garratz, John Dealer and The Coconouts, Maraya and the Mad Wolfe eta Zydeco Brotherhood taldeek kontzertua eskainiko dute. 

Antolatzaileek jakinarazi dutenez gaueko 03:00etatik 04:00etara doako autobus zerbitzua eskainiko dute Mañaritik Durangora. 

EKAINAK 13

  • 11:00 Albokalariak eta trikitilariak.
  • 13:00 Herri kirolak.
  • 14:30 Bazkari herrikoia. Bazkal ostean Petite eta Lagunak. (Bazkaritarako tiketak Herriko Taskan salgai ekianren 9ra arte 15 eurotan).
  • 17:00 Eskuz pilotako txapelketa herrikoiko finala.
  • 20:00 Kontzertuak dohainik: Garratz, John Dealer and The Coconouts, Maraya and the Mad Wolfe eta Zydeco Brotherhood.
  • 00:00 DJ Shake & Roll eta DJ Mel.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!