Oreka TX-en Mañariko kontzertua maiatzaren 21era atzeratu dute

M.Z. 2026ko maiatzaren 16a

Oreka Tx taldearen emanaldia atzeratu egin dute. (Argazkia: Oreka TX)

Bihar Angurreta arte espazioan egitekoa zen kontzertua, eguraldi txarra dela eta atzeratu egin dute. 

Mañariko Angurreta arte espazioan Oreka Tx-en kontzertua egitekoa zen bihar. Baina eguraldi txarraren ondorioz antolatzaileek atzeratu egin behar izan dute. Kontzertua maiatzaren 21ean, eguena, izango da 19:00etan, Angurretan bertan. 

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!